miércoles, 9 de noviembre de 2011

Terror Island

IZENBURUA: La isla del terror (Terror island)

ZUZENDARIA: Tommy Gulliksen

PRODUKTOREA: TV2 (Norvegia)

URTEA: 2011



TESTUINGURUA

Norvegiako Gazte Laboristek urtero Utoya irlan astebeteko kanpaldia ospatzen dute ekintza ezberdinak antolatuz: eztabaidak, hitzaldiak... Bertara, Norvegia osotik hurbiltzen dira gazte eta nerabeak astebete hori igarotzera. 2011ko uztailaren 22an, beraien urtereko kanpaldia ospatzen zuten bitartean, Oslon, lehergailu batek eztanda egin zuen. Beraien lasaitasuna hautsi arren, gazteek beraien ekintzekin jarraitu zuten, eraso horren burua, Anders Behring Breivick, irlara zihoala jakin gabe. Nahiz eta bere helburua Gro Harlem, lehen ministra ohia, izan; irlara bertaratu bezain laster gazteei eraso zien. Irla osotik zehar egon zen edonori tiro egiten inork gelditu gabe. Bien bestez, poliziak ia ordubete behar izan zuen bertara iristeko. Norvegiako lurraldea oso urruti ez zegoenez, gazte asko igerian hasi ziren bertatik ihes egiteko, beste hainbat ezkutatu egin ziren eta batzuk korrika hasi ziren irlatik noraezean. Sarraskiak 72 minutu iraun zituen eta 69 gazte hil ziren guztira.


ANALISIA

Dokumentalean irlan bertan egon ziren gazteak parte hartzen dute, momentu horretan bizi zutena azalduz (nola ezkutatu ziren, ihesi korrika joan ziren, igeriketan hasi ziren…). Gazte horiek dira 72 minutu horietan, Ander Behring Breivick-ek burutu zituen pausu guztiak azaltzen dutenak. Muntaiaren bitartez istorio guztiak bildu eta gertatutakoa azaltzen du dokumentalak. Ikus-entzunezkoan garrantzia dutenak, gazte hauek dira narratzailea oso momentu puntualetan bakarrik agertzen delako (batez ere lokalizazio aldetik azalpenak emateko).

Online (Ingelesezko bertsioa bakarrik dago ikusgai)




                                                                                                       Alaitz Anabitarte 
                                                                                                           1. Taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario