lunes, 7 de noviembre de 2011

Jackass: Dokumentala?

Dokumentalari buruz hitz egin behar dela kontuan edukirik eta nik ikusi ditudan dokumental urriak hemen azaldu eta aztertuta daudela ikusirik, Imdb-ra jotzea erabaki dut. Hemen, zeharo harritu nauen informazio bat aurkitu dut: "Jackass" filme polemikoa dokumental bat da!

Izenburua: Jackass

Zuzendaria: Jeff Tremaine

Testuingurua: 2000. urtean pantaila txikian atera zen burugabekeriak egiten zituzten talde hau lehenengoz. Izandako arrakasta ikusirik, produktuari etekina ateratzea otu zitzaien eta horrela argitaratu zen 2002. urtean beraien lehenengo filma: "Jackass: The Movie". Pelikula honek, lehenengo asteburuan 6 millioi dolarreko etekina atera zuen eta 5 milioi dolarrekin soilik egina zegoenez gero, arrakasta ziurtatua. Garai horretan, txorakeria horiek sekulako arrakasta izan zuten eta denen ahotan ibili ziren zoro-talde honen gorabeherak. Hain apurtzailea izan zen erabilitako formato eta jatorrizko ideia, jende guztiak beraiek egindakoak imitatzen zituztela gero internetera igotzeko.

2000. urtean itzelezko mugimendua zebilen iada interneten, guztiek zuten beraien aldarrikapenak egiteko lekua. Jackass bezalakoek, jende asko bultzatu zuen sarera, beraien erokeri eta intimitateak plazaratuz. Horrelako lelo kuadrila bat ospetsu bihur badaiteke hori eginez, zergaitik ni ez? Hori zen erronka.

Alde Formala: Baliteke edukiak berak ez izatea nahikoa fundamentu alde formaletik aztertzeko, baina gauza pare bat esan daitezke:

- Nolabaiteko mikroistorioetan banatzen da filme osoa eta zati bakoitzean froga bat prestatzen dute taldeko bat edo batzuek burutzeko asmoz. Formalitatearen barnean grabatzen saiatzen ziren baina Jackass sagak aurrera egin ahala, kamera operadoreak ere istorioetan sartzen joan ziren, mikrofono eta kamerak ez agertzearen formalismoak alde batera utziz.

- Istorio bakoitzaren baitan, mozketa bidez egiten dituzte trantsizioak, baina istorioak elkarrengandik oso bereiztuta agertzen dira fundituen bidez. Istorio bakoitza izenburu baten bidez hasten dute.

- Filme honek duen zailtasun nabarienetarikoa, produkzioa da, izan ere grabatu aurretik lan asko egin behar dute froga eta txantxa guztiak eraikitzen. Sopresa faktorearekin jokatzen dutenez gero, oso garrantzitsua da dena ondo prestatuta edukitzea.

Zergaitik aukeratu dut dokumental hau?

- Askoren gustukoa delako, izan ere, gizaki gehienoi gustatzen zaigu inor sofritzen ikustea. Inork ez luke beraiek egiten dutena egiteko ausardiarik edukiko, bai ordea beraiena ikusten barre algara batzuk botatzeko. 
- Produktu orijinal eta freskoa da, erraz ikusten den horietakoa. Bere garaian, formatu berri honek sekulako arrakasta eragin zuen, baita nahiko polemika eta kritika ere.



Markel Goikoetxea Markaida

No hay comentarios:

Publicar un comentario