lunes, 7 de noviembre de 2011

LA ESPALDA DEL MUNDO


Izenburua: La Espalda del Mundo

Zuzendaria: Javier Corcuera

Gidoia: Elías Querejeta, Fernando León de Aranoa (Barrio pelikularen zuzendaria) eta Javier Corcuera

Testuingurua: 2000. urtean estreinatua. Donostiako Zinemaldiko Nazioarteko Kritikarien Saria.
Gidoia Parisen hasi zen idazten, Giza Eskubideen Aitorpenaren 50. urteurrena ospatzen zen bitartean.


3 istorio kontatzen dira:
  • Peruko harrobi batean lan egiten duten ume batzuen ingurukoa
  • Turkian arrazoi politikoegatik espetxeratutako sinegotzi kurdo baten ingurukoa
  • Texas-eko kartzela batean heriotz zigorra itxaroten dagoen preso baten ingurukoa
 Javier Corcueraren hitzetan: "Ésta obra trata sobre la vida en la espalda del mundo, donde habitan los otros, los que no tienen derechos, los que no tienen nada"


Analisia

Niri gehien lehenengo zatia gustatzen zait. Eduki aldetik hiru istorioak dira oso gogorrak zein bikainak (hirugarrena batez ere), baina "el niño" atala memorian geratzen den horietakoa da. Alde batetik, umeen samurtasuna eta alaitasuna egoeraren gordintasunarekin kontrastatzen da. Umeek ezusteko lur-jauzien eta neumatikoen kearen artean egiten dute lan egun osoan zehar. Batzuek ikasi egin nahi dute egoera horretatik irteteko, baina kameraren aurrean nagusitan kontableak, abokatuak... izan nahi dutela esaten dutenean sentzazio inkomodo bat sentitzen du ikusleak, jakin baitaki seguruenik hori ez dela inoiz ere gertatuko.
Bestetik, irudiaren tratamendua ere oso ona iruditzen zait, eta argazkigintza bikaina.



 

Mikel Peña Sarrionandia
(4. taldea)
Ikusentzunezko komunikazioa - 31.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario