sábado, 5 de noviembre de 2011

EXIT THROUGH THE GIFT SHOP





Nik aukeratutako dokumentaia 2010eko Sundanceko zinemaldian aurkeztu zen film bat da, eta  Donostiako zinemaldian ere aurkeztu zena: Exit Through The Gift Shop: A Banksy Film, hain zuzen. Film honen zuzendaria Banksy da, mundu osoan ezaguna den kale-artista: hain ezaguna bilakatu da, neurri handi batean, kalean egindako grafiti eta irudiekin, baina hein batean ere ez delako pertsonaia publikoa; bere ezizena bakarrik ezagutzen da, inork ez daki zein den, ezta non egingo duen bere artelan berria ere. Oscar premioen 83garren edizioan Dokumental Onena bezala nominatu zuten


SINOPSIA
Pelikula honen izarra Thierry Guetta da, EEUUn bizi den frantziar inmigrantea, eta bertan honek kaleko artearekin duen erlazioaren eboluzioa ikusi daiteke, urrutitik eta entzundaz ezagutzetik berak bere arte propioa egiten duen arte. Filmean, gainera, kaleko arteko izar mundialak aurkitu daitezke, hauei buruzko material historiko handia erakutsiz: Banky bera, Invader, Sheppard Fairey...Thierry mundu honekin obsesionatu egiten da, eta bere kamararekin artista hauek edonora jarraituz dokumental bat egiteko intentzioa duela dio. Azkenean, Thierry bera artista bilakatzen da, bere artelanak milaka dolarren truk salduz


TESTUINGURUA
Kasu honetan, garrantzitsuena ez da ze pelikula edo dokumental agertu ziren aldi berean. Kasu honetan, garrantzitsuena kale-arteari dagokiona da. Filma 2010ean estrenatu zen arren, Banksyk dagoeneko izen bat zuen arte-kaleko mundu eszenan; 2002tik lanean egon harren, 2006 urtean bilakatu zen orain dena. Urte honetan, Hollywood-eko izar asko bere artelanak erosten hasi ziren, izugarrizko prezioengatik: Cristina Aguilerak 25.000$ ordaindu zituen bere artelan batengatik; Kate Mossek 30.000$. 2007 urtean, Sothebys-en, bere artelan bat 102.000 libragatik saldu zen. Hala ere, urte hartan filme ugari kaleratu ziren ere, garrantzia handikoak: Origen (C. Nolan), ametsen mundua modu berri batez erakusten zuena; Toy Story 3 (J. Lasseter), urteko exitorik handiena zinemetan (1.000.000.000$ baina geihago lortu zituen); Harry Potter, Schrek, Crepusculo, Iron Man... Argi dago, beraz, enpresa handiek eta sagek osatutako mundu batean zaila dela honelako produktu bat ezagutaraztea.


ANALISIA
Film honetan gehien erakartzen gaituena publikoa handiarentzat ezezaguna den pertsona eta mundu bati buruz doala da; Izan ere, inork ez badu ezagutzen, oso erraza da publikoari gezurra esatea. Film honek eztabaida handia sortu zuen, kritiko askok dokumental faltsu bat bezala hartzen dutelako. Hala ere, inork ez duenez Banksy ezagutzen, inork ezin du esan hori faltsua denik. Hau da erakartzen gaituen paradoxa eta arrazoi nagusia. Bisualki, material historiko asko erabiltzen du, kalean eta kalitate gutxirekin grabatutako material askorekin, non artistak beren artea zabaltzen duten kaletik. Pertsonaiei egindako entrebista pertsonalek istorioa aurrera eramaten laguntzen dute, eta kaleko jendearen testigantzek egiazkotasun handia ematen diote filmari

Ulises Gutierrez Albizuri
Ikus-entzunezko komunikazioa
31. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario