martes, 8 de noviembre de 2011

#INDIGNADOS



15M mugimenduari 
buruzko dokumentala

Zuzendaria: 
Antoni Verdaguer
Produktorea: 
Josep Jover



2011. Urtea historiara pasako da munduan zehar herritarrok boterean dagoen sistemaren aurka egindako protestengatik. Maiatzaren 15ean hasi zen dena, lehenego akampadekin. Dokumental honetan gaur egunerarte gertatutakoa azaltzen saiatzen da. Ideologia gabekoa, bakarrik pertsonen iritzi eta esandakoa batzen da. 
José Jover abokatu famatu bat da, 2007an internauta erakunde pare batzuk SGAEren aurka jarri zuten demanda sinatzeagatik. 
Dokumentala egitearen ideai jaio egin zen Bruselaserako bidai batean. José Joverrek arrituta geratu zen ikustean eurodiputatuek herritarron protestak ez zituztela ulertzen, edo behintzat horren antza ematen zituzten haien komentarioak. 
Pelikulan, era desberdinez #15M mugimenduan kolaboratu dutenen 70 bat testigantza azaltzen dira 200 bat elkarrizketetatik aukeratuak.  Era berean, hainbat bideo eta dokumentu azaltzen ditu eta mugimenduaren momentu esanguratsuenak errepasatzen dira: akampadak, manifestazioak, poliziaren erasoaldiak, komunikazio medioak…
Esan beharra dago, dokumentalaren sortzaileek ez direla mugimenduaren bozeramaile bihurtzen. Eta iritzi eta komentario guztiak banakako tituluan agertzen direla. 
*-*-*-*
Niri interesgarria iruditzen zait nola “gorde diren formak” nola ez diren pertsonen hitzak aldatu, nola modu errez batean lortu den informazioa batzea eta hau kaleratzea. Pertsona desberdinen iritziak entzunda, dokumentazio jasoz eta listo. Gidoi moduko bat dago dokumentalaren atzean ideiak antolatzeko baina besterik ez. Oso dokumental errealista iruditzen zait kontuan hartuta 15M-tik medioetan emandako informazioa ikusita. Mugimendu honetan sartuta gaudenok mota askotako informazio desitxuraketa ikusi, jasan dugu eta nire ustez era argi eta neutroan azaltzen dira ideiak. 



Osotasunean ikusi nahi baduzue web orri ofizial duzue: 

http://www.docuindignados.com/


MIREN OTAEGUI ABAD
5. TALDEA


No hay comentarios:

Publicar un comentario