sábado, 5 de noviembre de 2011

Bowling for Columbine

Izenburua: Bowling for Columbine
Zuzendaria: Michael Moore
Gidoia: Michael Moore/Will Drake
Musika: Jeff Gibs
Urtea: 2002-10-11
Herrialdea: Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
Iraupena: 120 minutu
Aurrekontua: 4.300.000$
Produktora: Region4 




SINOPSIA:  Dokumental honek, 1999.urtean Columbine institutuan lekuko izan zuen tragedia hartzen du abiapuntutzat, izan ere bi ikasle armekin sartu ziren ikastetxera, tiroka hasi eta 13 pertsona hil ostean, beraien buruaz beste egin zuten.  Honekin, Ameriketako Estatu Batuetako hiritarrak biolentzia hitza erabiltzen duten naturaltasunaren inguruan erreflexionatzera garamatza.
Dokumentalean AEBtako ikastetxeetako biolentziaz hitz egiten da, hiritarren armen erabilerari buruz jarduten da, eta baita beldurraren teoriataz ere.
Michael Mooren ikuspuntutik kontatzen zaigu nola bertako biztanleak hedabideen ondorioz, beldurrean eta  ezjakintasunean murgilduta bizi diren. Hiritarrek, irtenbide bat bilatu beharrean daude, eta irtenbide hori, armen jabetza izatea da. Armen komertzioa AEBtan erabat naturala den zerbait da, dokumentalean zehar banketxe batetan kontu korronte bat zabaltzeagatik arma bat oparitzen dizutela ikusiko da. Armen erabilera zerbait ohiko da, eta gazteetatik barneratzen duten zerbait da. 

TESTUINGURUA:  Bowling for Columbine Michael Moorek idatzi, ekoiztu eta zuzendutako dokumentala da, 2002ko urriaren 11n plazaratu zena. Columbine institutuko triskantza zergatik gertatu zen erantzuten saiatzen da egilea. Oscar bat jaso zuen dokumental generoko film onenaren saria jasoz.
Honakoak dira urte berean estreinatu ziren film arrakastatsu gehiago:
- El pianista
- The ring
- El señor de los anillos: Las dos torres
- Ice Age, la edad de hielo
- Spiderman
- Resident evil
- Monstruos, S.A.
- Harry Potter y la cámara secreta

ANALISIA: Michael Moore oso zuzendari bitxia iruditzen zait, eta oso interesgarriak iruditzen zaizkit berak egiten dituen dokumentalak.  Bera estatubatuarra izanik, bere inguruan oker dauden gauzak, zentzurik gabeko gauzak zein ulertezinak diren gauzak salatzen ditu. Dokumental honetan adibidez, estatubatuar batek normaltzat joko luke armen merkatua eta honen erabilera. Michael Moore, gauzak horrela ez zirela izan beharko uste du eta gai honen kontra egiten du.
Michael Moore, aurretik esan bezala, dokumental honetako zuzendaria, ekoizlea eta idazlea da. Horrez gain, dokumentalean ere parte hartuko du. Kamera aurrean kokatuz,  gauzak naturaltasun osoz kontatuko dizkigu. Honela, kontatzen ari zaigun hori hobeto ulertuko dugu. Dokumental honetan adibidez, armen merkatu librearen inguruan hitz egiten du. Hau, guztiok hobeto ulertzeko, eta benetan gauzak horrelakoak direla ikusi ahal izateko, supermerkatu batera sartuko da eta arma bat erosiko du. Gauzak honela ikusirik, jendearengana heltzeko errazagoa dela uste dut, eta asko gustatzen zait erabiltzen duen metodo hau. Gainera, Mooren dokumentalak nahiz eta informazioz blai egon, oso arinak eta entretenigarriak izaten dira.


 Jaione Carpintero
Ikus-entzunezko komunikazioa
31.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario