lunes, 7 de noviembre de 2011

Bizitza 50 urte barru: mundua

Izenburua
La vida en 50 años: el mundo.


Zuzendaria
Discovery Channel.


Testuingurua
"La vida en 50 años" dokumentala 2007an egin zen eta trilogia bat da: mundua, hiria eta gorputza. Atal hau lehenengoa da eta munduari buruzko azalpenak eskaintzen dizkigu, ikuspuntu futurista batetik. Izan ere, momentu batzuetan "Blade Runner" filmaren antza hartzen du.

Sinopsia
Zientzia, hezkuntza eta teknologia ardatz gisa hartuta, 2057. urtean bizitza gure munduan nolakoa izango den erakusten digu dokumental honek. Horri buruzko hipotesia gaur egun egiten ari diren ikerketa zientifikoetan oinarritzen da eta horien errekreazioak ikusi ahal ditugu 3D-ren bidez.


Zergatik da interesgarria ikuspuntu formaletik?
Dokumental hau oso berezia iruditzen zait fikziozko istorio batekin tartekatzen delako. Horrela, jendea entretenitzen da eta dokumental arruntetatik urruntzen da. Beraz, bi zati bereizten dira:
- Dokumentala. Informazioa eta datuak azaltzen zaizkigu, adituen adierazpenekin tartekatuz. 
- Fikzioa. Istorio bat kontatzen zaigu, bere hasiera, garapen eta bukaerarekin.


Dinamika honen barnean, hurrengo baliabideek lan hau aberasten dute:
- Musika. Ikuslearen tentsioa areagotzeko eta mantentzeko erabiltzen da
- 3D irudiak. Benetan ikusgarriak diren irudiek etorkizuna hurbiltzen digute, oraindiak existitzen ez diren elementuak erakutsiz; adibidez, lurra eta espazioaren arteko igogailua ordenagailuzko irudien bidez ikus dezakegu.
- Trantsizio bitxiak. Denbora nola pasatzen den ikusteko edo itsasoaren hondoraino heltzeko erabilitako trantsizioak oso ikusgarriak dira.
- Adituen adierazpen laburrak. Adituak hitz egiten duten momentuak ez dira oso luzeak eta, horrela, ikuslea arreta hobeto mantentzen du.
- Planoak. Kontatzen zaiguna ikuspuntu desberdinetatik erakusten zaigu.


Ikusteko aukera
"La vida en 50 años: el mundo" ikusi nahi baduzue, lehenengo linkan daukazue 5 zatiak eta bigarrenean azken zatitxoa.


http://filosofiauruguaya.spruz.com/forums/?page=post&id=572D0D07-CBC7-4FC9-8D13-4267E4F24201&fid=18E09B77-20FD-498E-BBFF-2547D5DEAC39





Estibaliz Manteiga Gil
5. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario