lunes, 7 de noviembre de 2011

BERTSOLARI




Zuzendaria: Asier Altuna

Estreinaldia: 2011ko urriaren 14a, oraindik ere zine aretoetan ikusgai dago.

SINOPSIA
 2009an jokatu zen Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, bertsolaritzaren olatu hau dokumentatzeaz aparte, euskaldun ez denari azaltzen dio Altunak zer den bertsolaritza, hiztegiko definizio zurrunez harago, sentimeduz betetako hitzak lehen pertsonan jarrita.

TESTUINGURUA

Bertsolari, izenak dioen moduan, bertsoak inprobisatzen dituena da. Ahozko tradizio honek eboluzionatzen  eta gaur egunera egokitzen jakin izan du belaunaldi gazteenekin lotuz. Honekin, 14 mila pertsona batzea lortu zuen azken txapelketako finalean.
Bertsolari dokumentala poesia inprobisatuaren, isiltasunaren eta arte biluziaren bidai bat da.

Gero eta gehiago dira zineetan euskaraz estreinatu diren film eta dokumentalak, baita euskal produktuak direnak, gazteleraz izan arren.

Urte honetan estreinatu diren euskal  film eta dokumentalak hauxek izan dira:

- Harriya, Alberto Gorritiberearena (dokumentala)
- 80 egunean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarena (filma)
- Bi anai, Imanol Royorena (filma)
- Nao Yik, Imanol Aguilarrena (dokumentala)
- El último paso, Enara Goikoetxearena (dokumentala)


ANALISIA

Dokumentalean bertsolaritza zertan datzan azaldu ez ezik, bertsolari ezagunenen testigantzak ematen dira, esaterako, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua...baita esparru zabalagoan, euskaldun antropologo batek, ahozko komunikazioan aditua den atzerritar batek eta inprobisatzaile batek bertsolaritzari buruzko ezaugarriak azaltzen dituzte, beste herrialde batzuekin konparatuz.
Emakumea eta bertsolaritza ere lotzen dira dokumentalean baita bertsolari zaharrenek haien garaiko bertsolaritza eta gaur egungoarekin konparatzen dute, besteak beste.

Dokumental hau aukeratzeko erabakia hartu nuen, bertako produktua izateaz aparte, aspaldiko tradizio bat delako bertsolaritza eta merezi izan duelako berari eskeinitako dokumental bat egitea.
Esan behar uste baino lan  hobea izan dela Asier Altunak egin duena, gai aldetik, eduki aldetik, baita muntai eta errealizazio aldetik. Gainera, aipatu behar ere, bideoa grabatzeko gai diren Reflex argazki kamerekin dagoela grabatua dokumentala.


Olatz Goikoetxea Idigoras
1. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario