martes, 8 de noviembre de 2011

LUCIO


Izenburua: Lucio

Egileak: Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga

Urtea: 2007

Sinopsia: Munduan anarkistak direnak eta izan direnak asko dira. Atrakuak eta kontrabandoan sartu behar izan direnak nahiko dira. Ché-rekin bildu direnak eta Eldrige Cleaverri (Panteras Negras-en liderra) laguntza eskaini diotenak gutxi dira. Eta hau guztiari lotuta, bidai txekeak faltsifikatuz, momentuko bankurik boteretsuena kolokan jartzea lortu dutenak eta gainera, igeltsero izateari utzi barik, bakar bat dago. Lucio Urtubia, Cascanteko (Nafarroa) semea.      
Lucio, gaur egun, Parisen bizi da erretiratuta. XX. mendearen bigarren zatiko hainbat gertakizun historikoen lekuko zuzena izan da, askotan aktiboki. Barrutik bizi izan zuen 1968ko maiatzako fenomenoa, Kastroren erregimenaren hasieran lagundu zuen, ekintza antifrankista askotan parte hartu zuen, etab. Baina, bere kolperik garrantzitsuena, dudarik gabe, 70. hamarkadaren bigarren zatian emandakoa izan zen. First National Bank (orain, Citibank)- ari 3000 euroko iruzurra egin zion, dirua berak sinesten zituen kausetan inbertitzeko. 
 
Testuingurua: Moriarti Produkzioek ekoiztutako pelikula da hau. Aitor Arregi Mondragon Unibertsitatean irakaslea da eta Jose Mari Goenagak zinea ikasi zuen. Lucio dokumentalak kritika onak jaso zituen eta Goya sarietan pelikula dokumental hoberenerako nominatua izan zen.  
2007. urtean honako dokumental hauek estreinatu ziren, besteak beste:
                - Sicko (Michael Moore)
                - Crazy Love (Dan Klores)
                - A Walk To Beautyful  (Mary Olive Smith)

Analisia: Dokumentalean Luciok bera du garrantzi gehiena eta bere bizitza aztertzeko elkarrizketa ezberdinak egin dira. Testigantzek garrantzi handia dute eta hauek lagun, familiar zein ezagunen eskutik eskainiak dira.
Luciok bizi izandako momentu zehatz batzuk azaltzeko erreprodukzioak egin dira eta lokalizazioari dagokionez, ez dago gehiegi esatekorik honek ez duelako bestelako garrantzirik.  


ONLINE IKUSTEKO:



JON FERRER CAMINO

No hay comentarios:

Publicar un comentario