domingo, 6 de noviembre de 2011

MI GRAN CEREBRO- La mente de un savant


Izena:  MI GRAN CEREBRO. La mente de un savant.
 
Egilea: National Geographic

Urtea: 2007

- Testuinguruari dagokionez, dokumental hau 2007.urtean (gutxi gora behera) egin zela esan beharra daukat National Geographic-en eskutik. “Mi gran cerebro” izan zen euren apustua, eta horren barnean, gizabanakoaren burmuinaren aspektu guztiak azaleratzen saiatu ziren. Aspektu berriztatzaile eta arin bat eman nahi zuten, bai eta lortu ere, gizabanakoaren inguruko dokumentalak gero eta indar handiagoa hartzen hasi baitziren.

- SINOPSIA: George Witner diskapazidade mental bat duen gizona den arren, oso garun garatua dauka egutegien egunak kalkulatzerako orduan. Gai da bizi garen hilabeteko eguna 5.000 urte barru zein astegun izango den kalkulatzeko. 

- Hiru arrazoi ezberdinengatik aukeratu dut dokumental hau:

            1) Xehetasun plano ugari erabiltzen dira. Nahiko pertsonaia berezia aurkezten zaigu eta plano horien bitartez, harengana hurbiltzeko aukera dugu, eta hura gertutik ezagututa, bere mugimendu zein mania guztiak sakonago hunkituko gaituzte. Askotan, dokumentalak “fribolotzat” hartzen ditugu eta nire ustez, kasu honetan, muga hori hautsi eta xehetasun plano horien bitartez, pertsonaia nagusia hobeto ezagutzeko aukera dugu.
           
           2) Fikziozko eszena batzuk tartekatzen dira. Pertsonaia nagusiak duen obsesioa azaleratzeko, dokumentalaren zati batean zenbakiak matrikuletatik, hormetako marrazkietatik … atera eta pertsonaia jarraitzen dute. Horrek errealitatearen hauskortasuna suposatzen du, baina protagonistaren buruaren isla izanik, dokumentalari indarra ematen diola uste dut.
             
           3) Flash-backaren erabilera. Protagonistaren haurtzaroa azaltzen zaigu aktore baten bitartez interpretatua. Adierazpenekin egin beharrean, aktore baten lana bitartekatzeak dokumentalaren erritmo arindu eta horrek errazago geureganatzea suposatzen du. Ohiko dokumentaletik pixka bat urruntzen gara.

Amaia Ansorregi

No hay comentarios:

Publicar un comentario