lunes, 31 de octubre de 2011

Lost in La Mancha (imanol ituiño)

Izenburua: Lost in La Mancha
Zuzendariak: Keith Fulton eta Louis Pepe
Urtea: 2002

Dokumental hau Tery Gilliamen "The man who killed Don Quixote" pelikularen errodaian grabatuta dago. Pelikula hau ez da inoiz bukatu, amaitu gabe dago. Terry Gilliamek Keith Fulton eta Louis Pepe aukeratu zituen bere pelikularen "making off" bat egin zezaten, eta azkenean, dokumental batean bihurtu da. Lehenengo ez-making off-tzat hartu dezakegu hau beraz, pelikula nola ez zen egin kontatzen baitigu.

Postmodernitatean bizi gara gaur egun, zineak araurik ez duela dirudi. Edozer egin daiteke pantailetan, generoen nahasketa eta berasmaketa eman da. Eta dokumental honetan ere halaxe gertatzen da. Ohituta gaude dvd-etako extretan guztiz propagandistikoak diren making off-ak eta materialak aurkitzen. Dokumental hau, ostera, ez da horrelako ezer. Bertan errodaiaren miseriak, arazoak eta komeriak agertzen dira. Don Quixote, fantasiaren ikur zenari, errealitateak irabazi dio. Terry Gilliam ez al da XXI. mendeko Don Quixotea?




Terry Gilliamen filme eta imaginarioa gustuko dutenentzat guztiz komenigarria, eta baita zinearen barrenetatik zer gertatzen den ikusteko guztiz baliagarria.

Deskargatzeko:
http://www.megaupload.com/?d=4MNG5THK

Ikusteko Osoa:
http://www.youtube.com/watch?v=8YAxy41vN1Q