lunes, 7 de noviembre de 2011

Bertsolari

Ez naiz dokumental asko ikusitakoa. Badaukat joera bat, militantziagatik bada ere, euskarazko produktuak kontsumitzera jotzen duen horietakoa. Horrela joan nintzen zinema aretora "Bertsolari" filma ikustera. 

Hunkitu ninduen dokumentala. Asier Altuna zuzendariak berak dokumentalean aipatzen duen gisan, Bidaia bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena. Ezbairik gabe, esaldi bikaina dokumentala deskribatzeko. 
 
 IZENBURUA: Bertsolari.

 ZUZENDARIA: Asier Altuna.

 URTEA: 2011.

 SINOPSIA:Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. 

BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.

TESTUINGURUA: Asier Altuna, Bertsolari filmeko zuzendaria, Bertsolari txapelketako finalera joaten zenean hunkitu egiten omen zen. Bertsolariei buruzko film bat egin eta ikusleak hunkitzea mereziko lukeela pentsatuta ekin zion erronkari. Masako ikuskizunen aurkakoa da bertsolaritza, baina estadioak betetzeko, ikusleak hunkiarazteko, barre eta negar eginarazteko gaitasuna du. Hori guztia kontutan hartuta egin da filma.


Bertsolari sail ofizialean eskaini dute aurten (2011) Donostiako Zinemaldian, lehiaketatik kanpo, eta Urte berri on, amona! Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Azken urteetako bideari jarraituz, euskarazko zinemagintzak lekua izan du aurten ere Donostiako Zinemaldian. 

Zinemaldiak sail ofizialeko aurkeztu diren beste hiru filmak hauek dira: No habrá paz para los malvados, Enrique Urbizu zuzendari bizkaitarrarena, Los pasos dobles Isaki Lacuesta katalanarena —duela bi urte Los condenados aurkeztu zuen—, eta La voz dormida Benito Zambrano espainiarrarena.


ZERGATIK DA INTERESGARRIA DOKUMENTAL HAU?  Masako ikuskizunen aurkakoa da bertsolaritza, baina estadioak betetzeko, ikusleak hunkiarazteko, barre eta negar eginarazteko gaitasuna du, hitzek eta isiluneak soilik baliatuta. Ikuskizun sinplea da, apaingarririk gabea, biluzia eta isila.

Gaiak berak lagundu omen du filma sortzeko prozesuetan. Asko inprobisatua izan da. Gidoia filma egin ahala idatzi dute, lehenik amaiera pentsatu zuten –bertsolariek bertsoa egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin. Baina batez ere intuizioak gidatu omen dituzte.

Soinuarekin, metaforekin, hitzarekin jolastuz egindako dokumentala da. 

ANALISIA: Bertsolaritzaren inguruko dokumentala zela jakitean, interesgarria iruditu zitzaidan filmaren ikuspuntua. Bertsolari txapelketa nagusiaren irudiak jasotzetik, mikrofono aurreko une biluzira. Mikrofonoa eta bertsolaria bera topatzen diren metafora ulertzera. Hitza herraminta den komunikazio eredu hori, ikus-entzunezkora nola eraman duen da interesgarria. 

TRAILERRA:


DOKUMENTALAREN 1. ETA 2. ZATIA:


IBARGUREN AZKUE, XABIER
Ikus-entzunezko komunikazioa 31.taldea
[Ikus-entzunezkoen ekoizpena eta errealizazioa] 1.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario