martes, 8 de noviembre de 2011

BOWLING FOR COLUMBINE

Seguruenik dokumental hau oso tipikoa da, baina inoiz ikusi dudan onena da, nire iritziz.


Izenburua: Bowling for Columbine
Egilea: Michael Moore ( Zuzendaria, idazlea eta aurkezlea )
Urtea: 2002

TESTUINGURUA
Dokumental honetan Moore Columbine institutuko triskantza zergatik gertatu zen erantzuten saiatzen da. Ikusleen artean filmeko ideien politikoengatik hein berean goraipatua eta mespretxatua, sari ugari jaso zituen, besteak beste: Dokumental Onenaren Oscar Saria ( jasotzerakoan George W. Bush-en kontrako hitzaldi gogorra egin zuen Moore-k ) edo Frantziako César Saria, 
atzerriko film hoberenaren kategorian. Horrek guztiak nazioarteko atentzioa ekarri zuen Michael Moore-n gainean.
Garai hartan Oscar-a irabazteko lehiatu ziren gainontzeko dokumentalak hurrengoak izan ziren:
Daugte from Danang
Le Peuple migrateur
Prisoner of Paradise
Spellbound

ANALISIA
Dokumental hau lehen aldiz duela bost urte ikusi nuen, batxilergoko lehen mailan filosofiako lan bat egiteko. Ordura arte dokumentalak ez nituen oso gogoko ( ez nekien Oscar-ik irabazi zezaketeenik ere ), baina honek nigan sortu zuen inpaktua horren handia izan zen, geroztik dokumental dezente ikusi ditudala.
Michael Moore-k ikerketa lan paregabea burutzen du dokumental honetan. Helburutzat Columbine-ko bi gazteren jokaera aztertzea du, zerk bultzatu zituen institutuko hainbat ikasle eta irakasle hiltzera. Horretarako, arazoaren jatorrira doa, Columbine-ra eta gaiarekin erlazionaturik dauden hainbat pertsonai elkarrizketatzen ditu.
Alde estetikoari dagokionez, harrigarria iruditzen zait, Holywood-eko film bat baitiduri. Aipatzekoa da Kukusklan-en sorrera kontatzeko azaltzen den marrazki bizidunen ipuina, oso originala baita.
Estatu Batuetako gizarteari egiten dion kritika itzela da eta honek giza segurtasunaren inguruan hausnartzera eraman ninduen, lurralde hortan beldurrez bizi baitira.
Laburbilduz, ikustea merezi duen dokumental bat da gizarte baten errealitate gordina era originalean kontatzen baitu.

Ibon Hernando Etxebarria
Ikus-entzunezko lizentziatura, 4. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario