sábado, 5 de noviembre de 2011

EN CONSTRUCCIÓN

Izenburua: En Construcción
Zuzendaria: José Luis Guerin
Urtea: 2001
Herrialdea: Espainia

SINOPSIA: 
Batzelonako Txinatar Auzoa jasaten ari den transformazioan kokatzen gaitu Guerinek. Horixe da berak erabiltzen duen aitzakia errealitatearen erretratu biluztu, sinesgarri eta benetako bat egiteko. Marjinazioa, pobrezia eta emigrazio handia duen auzoa da dokumental honetako antzeztokia. 

Auzoaren eraldaketak, auzoaren itxuran eragiteaz gain, pertsona ezberdinen bizimodua oztopatzen du modu zuzenean. Izan ere, eraikin berrien eraikuntzak, jatorrizko biztaleak baino askoz aberatsagoak diren pertsonak erakartzen ditu, bertakoek auzoan zuten lekua galtzen joango direlarik. Zuzendariak bere ahotsa herriari luzatzen dio eta horrela, agerian gelditzen da dokumentalean parte hartzen duten pertsona ezberdinen egunerokotasuna.


TESTUINGURUA: 
2001. urtean estreinatu zen Espainian. Sari ezberdinak jaso dituen obra arrakastatsua da honakoa, Nazioarteko Kritiken FIPRESCI saria; Donostiko Zinemaldian, Epaimahaiaren Sari Berezia, eta 2002an, Goya Sarietan Dokumental Onenaren saria jaso zituen. 

Honatx urte berean estreinatutako beste film batzuk:

-The Safety of Objects, Rose Troche(USA)
-Visionarios, Manuel Gutiérrez Aragón (Espainia)
- Butterfly Smile, He Jianjun (Txina)
-Escape to Paradise, Nino Jacusso (Suitza)
-C´est la vie, Jean- Pierre Améris (Frantzia)
-Juana La loca, Vicente Aranda (Espainia)
-Taxi para tres, Orlando Lübbert (Txile)
-The Warrior, Asif Kapadia(Bretaña Handia)
-Le vélo de Ghislain Lambert, Philippe Harel (Frantzia)

ANALISIA
Iaz izan nuen dokumental zoragarri hau ikusteko aukera eta izugarri gustatu zitzaidan. Bitxia eta originala aldi berean. Argumenturik gabeko istorioa da honakoa, elkarren artean independenteak diren sekuentziez eratua. Bartzelonako Txinatar Auzoaren eraldaketan zentratutako dokumental honetan, errealitatearen argazki bat da azken emaitza. Bertako pertsonaiak beraien egunerokotasunari nola egiten dioten aurre islatzen da, beraien ezinegonak, arazoak, beldurrak...izanik kontakizunaren erdigune.

Guerinek fikzioa alde batera utzi eta  artea kalean bilatzen du, errealitaterik absolutuenean: maiteminduta dauden bi gazte, bere beldurren inguruan filosofeatzen ibiltzen den aitona, lan bila datozen atzerritarren istorioak...

Dokumental freskoa, erreala eta dinamikoa, halaxe definituko nuke. Kamera, auzo horren birgaitzeak iraun bitartean(2 urte) gertatu zenaren lekuko objektiboa baino ez da. Kamerak behatu egiten du: ez du epaitzen, ezta kritikatu ere. Eta horixe da dokumental hau berezi egiten duena, errealitatea dagoen bezala biluzten duela. Pertsonen arteko elkarrizketak ere oso naturalak dira, ezinezkoa da jakitea zer den prestatuta dagoena eta zer ez. Hona hemen arrakastaren gakoa eta horren erakargarri egiten duena, guk ere kalean ikus dezakegun horren aurrean jartzen gaituela Guerinek.




 

IZASKUN VAZQUEZ ORTIZ DE ZARATE
Ikus-entzunezko komunikazioa
31.Taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario