sábado, 5 de noviembre de 2011

OCEANOS

Nik aukeratu dodan dokumentala Jacques Perrin eta Jacques Cluzaud zuzendarien “Oceanos” dokumentala da.
“Oceanos” 2010.urtean estrainatu zan baina  berau egiteko 8 bat urte behar izan ebiezan (4 urte irudiak filmatzeko eta beste 4 muntaiarako).
Inoiz egindako dokumentalik garestiena da, 50 milioi eurotako aurrekontu bat izan eban eta irudien grabaketan punta puntako teknologia erabili eben. Esaterako, euskarri hidrodinamikoak daukezan kamerak erabili ebezan, hauei esker ur azpian oso azkarrak diren espezieak (izurdeak…) euren abiadura berdinean jarraitzeko aukera izan eben. Gainera “Galatée Films” produktorak (dokumental honetako koproduktora dana “Vertice Cinerekin” batera) eta EEUUko “Sloan” fundazioaren dirulaguntzari esker karkasa hermetikoak daukezan bereizmen handiko kamaren ereduetan lan egin dabe eta emaitzetan kamera hauekin grabatutako irudien garbitasun handia ikusi daikegu. Gainera “cabeza Thetys” deituriko teknologiak, aurkako baldintza metereologikoetan grabatzea ahalbidetzen dau irudi ikaragarriak lortuz.
Dokumental honek gainera ikerketen munduan ere balio handiko lana izan da, bertan egun ezagutzen ez ziren 5000 bat espezie berri agertzen baitira.
Urte hontan, 2010ean, arrakasta handiko pelikulak eta betse hainbat dokumental estreinatu ziren, hala nola, Origen,  Burnied, Kick as, El juicio de Nuremberg (dokuementala)…
“Oceanos”en ez da ohiko dokumentala, ez dago tipikoa dan narratzailearen ahotsa uneoro, kronikariaren ahotsa soilik eralbiltzen dabe hausnarketak egiterako orduan.
 Soinuak ere protagonismo handia dauka produkzio honetan, itsasoei buruzko beste dokumentaletan ez bezala sakoneretan dagozan soinuei edo soinu ezari ere garrantzia emoten deutsie.
Niri oso interesgarria iruditzen jata beste gauza batzuetaz gain, muntaia film baten muntaiari gehiago hurbiltzen jakolako dokumental baten muntaiari baino.
                                                                                                                  Ane Bizkarguenaga Etxabe
                                                                                                                          31.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario