lunes, 7 de noviembre de 2011

Cosmos: A Personal Voyage




Ordu bete inguruko 13 kapitulutako dokumentalen seriea da Cosmos. Carl Sagan zientzialaria da gidoilari nagusia baina Ann Druyan eta Steven Soter ere ibili dira laguntzaile bezala. Dibulgazio zientifikoa da dokumentalaren helburua eta astronomiaren historia, bizitzaren sorrera, zientziaren hastapenak, gure espezieak unibertsoan duen lekua, espazioaren esplorazioa… lantzen ditu. 1980. urtean estreinatu zuten Cosmos  telebistan eta mundu osoan izan da arrakastatsu.

Zientzia fikzioa, pelikulen bitartez, publiko zabalera heldu zen garai horretan. Urte batzuk lehenagokoak dira Star Wars, Close Encounters of the Third Kind, Star Trek filma, Alien, Blade Runner, E. T…. Denak klasiko bihurtu dira eta bere garaian takila hona izan zuten.

Zientziaren errealitatea gizarteari gerturatzeko ahalegina egin zuen Carl Saganek, egiantza osoz baina era entretenigarri eta ulerterraz batean. Ez dago aditua izan beharrik Cosmos ulertzeko, denentzako egina dago. Hala ere, bere garairako teoria iraultzaile eta polemikoak aireratu zituen, berotegi efektua eta Gerra Hotzaren kritika kasu.

Alde hezitzaile eta dibulgatzaileak erakartzen nau dokumental honetatik. Zientziaren eta jakintzaren zale naizen aldetik, beharrezko eta ezin baliagarriagoa iruditzen zait. Horrez gain, estilo bizi eta entretenigarria da. Carl Saganek aurkezten du (irudietan azaltzen da), beti ere leku erakargarrietan eta irudi dokumentalak dramatizazio edo fikziozko berrereipenekin tartekatzen ditu. Irudi poetiko eta ederrak ere ez dira falta. Bere garairako oso aurreratuta zeuden efektu espezialak ageri dira Cosmosen. Beharbada orain ez dira hain ikusgarriak baina bere garaian ez ziren oharkabekoan pasa. Esan beharra dago diru inbertsio handia izan zuela.

Soinu banda ere asko gustatzen zait, izan ere, emozioa eta bizitza eransten dio irudiari.

Ekaitz Aranberri

No hay comentarios:

Publicar un comentario