lunes, 7 de noviembre de 2011

La pelota Vasca

Izenburua: La pelota vasca, la piel contra la piedra

Zuzendaria: Julio Medem

Urtea: 2003

Sinopsia:
Filmaren hizpidea Euskal Herriko egoera politikoa da: euskara, ETA, GAL, presoak eta biktimak, herrialdearen historia dira jorratzen diren gai nagusiak. Garai horretan eztabaidatzeari uko egiten zioten alderdi politikoen artean zubiak eraikitzea zen zuzendariaren asmoa.
Dokumentalean Euskal Herriko irudiak, pilota partidak eta herri kiroletako probak tartekatzen dira beste film batzuetako eszenekin eta zuzendariak egindako elkarrizketekin. Medem-en aurreko filmen amets moduko giroetatik urrun, film honetan bidaide dira Euskal Herriko errealitate gordina eta idilikoa, Mikel Laboaren musika lagun duelarik.

Testuingurua:
Lehen aipatu bezala, Julio Medem-ek 2003.urtean estreinatu zuen “La pelota Vasca” izeneko dokumentala, baina aurrez besteak beste, “Vacas (1992)” eta “Lucía y el sexo (2001)” pelikulak zuzendu zituen. Gainerakoan, 2003.urtean estreinatu ziren pelikula eta dokumental ezagunenetakoak ondorengoak dira:

·         Piratas del Caribe: La maldición de la Perla Negra.
·         Buscando a Nemo
·         Big Fish
·         El señor de los Anillos: El Retorno del Rey
·         El último samurai
·         Ciudad de Dios
·         Mystic River
·         Mi vida sin mí
·         Love Actually
·         Michel Foucault por sí mismo

Analisia:
Dokumental hau asko gustatzen zait halako gai korapilatsu eta zail bat ikuspuntu desberdinekin jorratzen duelako. Hasiera hasieratik, kredituetan ederki islatzen da dokumentalaren nondik norakoa zein izango den. Pixka bat kredituak aztertzen baditugu konturatuko gara bi polo nagusien arteko gatazka dela, kasu honetan ETA eta Espainiar Gobernuarena. Kredituetan beti bi talde lehian agertzen dira eta tartean ahari jokoak ere bai, bi poloen arteko talka irudikatzeko. Gainera, talka hori euskal gatazkarekin lotzeko, guretzat hain ezagunak diren herri kirolak erakusten ditu. Adibidez, estropadak agertzen direnean, traineru bakoitza norabide desberdinean doala konturatuko gara, hala nola, bat eskuinera badoa bestea ezkerrerantz joango da eta alderantziz eta sokatiran ere batzuek eskuinerantz tirako dute eta besteek ezkerrerantz. Horretaz gain, garai horretako gizartea politikoki irudikatzeko, traineruen kolore desberdinak erakusten zaizkigu.
Gainera, pilotak hormaren kontra jotzen dueneko soinuak, arma baten tiro soinuak islatzen ditu.
Honi guztiari laguntzeko, Mikel Laboaren musika ezagun eta indartsua dugu.



Ainhoa Barandiaran
Ikus-entzunezko komunikazioa
4.taldea 

No hay comentarios:

Publicar un comentario