domingo, 6 de noviembre de 2011

" En el vientre materno: mamíferos"









Izenburua: "En el vientre materno:  mamíferos"


Egilea: National Geographic


Urtea: 2006



Sinopsia

National Geographic-eko dokumental honetan ugaztunen jaiotze prozesuaren sekretuak azaleratzen dizkigute; elefante baten, txakur baten eta isurde baten uteroaren barrutik bizitzaren sorkuntza jarraitzeko aukera eskaintzen digute.Hau lortzeko, izugarrizko teknologia erabili behar izan dute, ekografo ezberdinek sortutako 3D irudien konbinazioa, kamera txiki-txikiak eta ordenagailuez egindako irudiak besteak beste.
Dokumental honen bidez errealitatean ikusteko aukerarik ez duguna ikusteko aukera dugu eta, bide batez, bizitzaren sorkuntzaren bitxikeriez gozatzeko. Ia sorkunde unetik jaiotzen diren momentura harte jarraitzen dituzte aukeratutako ugaztun hauek eta eraketa prozesu osoa aurkezten dute; bereizten da nola forma hartzen duen elefantearen tronpak, txakurraren buztanak eta isurdearen hegalak. Animali hauen lehenengo mugimenduak erakusten dizkigute, adibidez, bere amaren uteroan igeriketan aritzen den isurdea edo txakurra arnasestuka...

Testuingurua

Estatuan 2006ko abenduaren 17an estreinatu zen dokumental hau. iBadaude ildo bera jarraitzen duten beste dokumentalak, National Geographic eginak, "En el vientre materno" izenburua dutenak. Hauen artean aipatu daiteke "Gemelos, trillizos y cuatrillizos" azpititulua duena, gizakiaren uteroaren barruan gertatzen dena aurkezten diguna. Bestalde, ez daude gai bera jorratzen duten dokumental asko. Eboluzioaren eta jaiotzaren inguruko milaka dokumental daude baina honen aurretik ez da inoiz bizitzaren sorrera barrutik aztertu ezta filmatu.
Urte berean oso esanguratsua izan zen "Una verdad incomoda" izeneko dokumentala estreinatu zen ere.

Analisia

Oso interesgarria iruditzen zait dokumental hau eta ildo bera jarraitzen duten horiek, gizakiak bere kabuz inoiz ikusi ezin izango lukeen bizitzaren sorreraren prozesu berezia erakusten digutelako eta irudiak benetan izugarriak dira. Errealitatea oso ondo imitatzen dute nahiz eta irudietako askok ordenagailuaren bidezkoak izan (ultrasoinuen bidez lortutako informazioa irudiak bilakatzen dituzte). Deigarria da bestalde dokumental hau aurrera eramateko erabili duten aurrerapen teknologikoak; kamera motak, programa informatikoak...




Andrea Porras Sacristán
Ikus-entzunezko komunikazioa
5.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario