domingo, 6 de noviembre de 2011

Hautsitako leihoa



Izenburua: “Hautsitako leihoa”
Egileak: Eñaut Tolosa eta Hammudi Al-Rahmoun
Urtea: 2008

SINOPSIA
Cesar, Zunbeltz eta Aitor kartzelan egondako hiru euskal gazte dira, ustezko kale borroka aktuak burutzeagatik. Haien testigantzekin batera, beren gurasoek ere jasandako sufrimendu guztia salatuko dute (torturak, sakabanaketa,…). Haiekin batera, Joaquin Navarro Esteban Madrileko audientzia nazionaleko epaia agertuko da dokumentalean, egoera guzti hauek salatuz baita.

TESTUINGURUA
“Hautsitako Leihoa” Eñaut Tolosa eta Hammudi Al-Rahmoun Katalunyako Zine Eskolako ikasleak eginiko dokumentala da. Nahiz eta 2008.urtean estreinatu, dokumentala zenbait urte lehenago grabatu zen.  Eñaut Tolosak, 2002. urtean “Can Vies” zuzendu zuen, baita “Donibane San Juan” 2006. urtean. Bestalde, Al-Rahmoun telebistarako spot-etan batez ere burutu ditu bere lan gehienak.
2008. urtean estreinatutako film garrantzitsuenak honakoak izan ziren:
- Wall-E, Edward Stanton
- El caballero oscuro, Cristopher Nolan
- No es país para viejos, Joel & Ethan Coen
- Sweeney Todd, Tim Burton
- Gomorra, Matteo Garrone

ANALISIA
Dokumentalean pertsonaiek dute garrantzia, batez ere haien testigantzak eta espresioak. Horregatik, ia dena lehen planoen bitartez grabatuta dago, protagonisten aurpegiak ikusi ahal izateko. Lokalizazioari dagokionez, ez dagoela esan dezakegu, ez baitugu ikusten. Esan bezala, soilik pertsonaiak ikusten dira, hondoa belztuz. Hitzek dute protagonismo nagusiena lan honetan, protagonisten esperientziak hain zuzen.
Muntaiari dagokionez, elkarrizketen bitartez eginiko muntaia dela esan dezakegu, hau  da, pertsonaien aitorpenen bitartez lotu egiten ditu egileak protagonista ezberdinen esanak, betiere gai beraren gainean direnak, proiektuari jarraitasuna emanez hitzaren bitartez.
Protagonisten lehen planoekin batera, iraganeko bideo zatiak ere tartekatzen dira, dokumentalaren barnean dauden atalak nolabait ezberdinduz, txalaparta soinuarekin batera.

Joseba Urrutikoetxea
Ikusentzunezko komunikazioa
31.taldea


No hay comentarios:

Publicar un comentario