miércoles, 9 de noviembre de 2011

24 ÚLTIMAS HORAS DE SID VICIOUS

IZENBURUA: 24 últimas horas de Sid Vicious
ZUZENDARIA: Paul Stan Griffin
URTEA: 2006

TESTUINGURUA

Sid Vicious, Sex Pistols musika talde britaniarraren kide bat izan zen eta punk-aren idoloetako bat Johnny Rotten-ekin batera. Baina Sex Pistols taldea desagertu zenean, zati handi batean Sid Vicious drogarekin arazoak zituelako eta arazo horiek taldera iritsi zirelako, berak bakarlari moduan jarraitu zuen musikan. Ez zuen arrakasta askorik izan, nahiz eta disko bat atera zuen. Baina bere neska-laguna, Nancy Spungen izan zen heriotzara eramaten ari ziona. Bikoteak dena albo batera uzten joan zen helburu bakarra izan arte, heroina kontsumitu. Horrela, goiz batean Nancy hotel baten logelan hilda aurkitu zuten eta bertan, odol askoren artean Sid zegoen. Sid kondenatu zuten nahiz eta berak beti esan zuen ez zuela Nancy akabatu. 
Sid kartzelaratu zuen, baina bere managerra zen Malcom McLaren fiantza ordaindu eta aske utzi zuten hilabete batzuetara. Askatasun hori ospatzeko, Sid-en etxean festa bat egin zuten eta bertan musikari garrantzitsuak zeuden, berarentzat kontratatutako prostituta bat eta Sid-en ama. Festa hori drogaz beteta zegoen eta Sid-eri sobredosi bat eman zion eta orduan bukatu zen festa. Sid hala ere esnatu zen eta prostitutari, heroina sartzeko eskatu zion eta neskak ukatu egin zion eta Sid-en amari esplikatu zion gertatutakoa. Orduan bere amak, semea sufritzen ez ikusteko, heroina sartu zion bertan sobredosi gogor bat izateko eta bere bizitza galtzeko.

ANALISIA

Duela 3 urte ikusi nuen documental hau Localia telebista katean. Dokumentalen zalea naizela aitortu behar dut, batez ere musika, gudak eta futbolari buruzko dokumentalak ikusten ditut eta hau izan zen gustora ikusi nuen haietako bat. Sex Pistols taldea oso gustoko dut eta Sid Viciousen heriotza "leyenda urbana" baten antzekoa dela esan dezakegu, Kurt Cobain bezala. Heriotzari buruzko teoria asko zeuden, baina dokumental honetan ikusi daiteke hau dela ofizialtzat hartzen dena eta asko gustatu zitzaidan.

Oso ondo dago zuzendariak nola egiten dituen elkarrizketak eta ondoren egoera aktoreen bitartez transmititzen dituen. Horrela errazagoa egiten zaio ikusleari ulertzea. Gainera Sid-en bizitzan garratzitsuak ziren pertsonaiak agertzen dira, nahiz eta baten bat faltan botatzen dudan.








ENDIKA
LOIOLA
IRULEGI



















No hay comentarios:

Publicar un comentario