martes, 1 de noviembre de 2011

SICKO

Izenburua: SICKO
Zuzendaria: Michael Moore

SINOPSIA:
Munduko herrialde aberatsenean, 45 milioi pertsona inguruk, osasunari dagokionez, ez dute arreta egokia jasotzen. Populazioaren zati handi batek ez du osasun asegururik eta populazioaren beste zatiak dirutza izugarria xahutzen du aseguru bat edukitzeko. Azken honek konpainia aseguratzaile eta, konturatu gabe, farmazeutikei mesede egiten die. Ironikoki, beste zenbait lurralde ez hain garatuetan osasun arreta hobeagoa jasotzen dutela ikusiko da.



TESTUINGURUA:
2007ko ekainean Ameriketako Estatu Batuetan estreinatu zen Michael Mooren Psicko documéntala. Baina urte horretan, beste hainbat filme ere kaleratu ziren.

Dokumentalak:

- Operation Homecoming: Writing the Wartime Experience
Afganistan eta Irakeko gudetan egon ziren soldaduen bizitzak eta esperientziak azaltzen ditu.

- Taxi to the Dark Syde
Dokumentalak taxista afganistar baten bahiketa kontatzen digu. Bagramen atxilotuta zegoenean, soldadu estatubatuarrek jo zuten, taxista hil egin arte.
Dokumental hau Oscarretako 80. edizioan documental hoberenaren saria lortu zuen.

- White Light/Black rain: the destruction of Hiroshima and Nagasaki
1945eko abuztuan, bi bonba atomikok milaka pertsona hil zituzten Hiroshima eta Nagasakin. Bizirik atera ziren batzuk euren istorio hunkigarriak kontatzen dituzte.

Pelikulak:

- No es país para viejos
Llewelyn Mossek hainbat hildako aurkitzen ditu kamioneta baten inguruan. Atzekaldean, heroina eta bi milioi dolar daude. Mossek dirua hartzean, legeak ezin du atxilotu baina protagonistak ihes egin beharko du atzetik dituen beste batzuetatik.
Film honek 2008ko Oscarretan película onenaren saria jaso zuen.

- El ultimátum de Bourne
Jason Bournen hirugarren eta azken pelikula. Protagonistak ikertzen jarraitzen duen nor den eta zer dagoen Treadstone izeneko programa sekretuaren atzean.

- Juno
Juno Minnesotako gaztetxo bat da. Arratsalde aspergarri batean, Bleekerrekin harreman sexualak mantentzea erabakitzen du. Erabaki horrek ustekabeko haurdunaldi prozesuan barneratuko dute protagonista.


ANALISIA:
Michael Moorek egiten dituen documental gehienak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, batez ere, gaur egungo gizarteko arazo garrantzitsuak saltasen dituelako.
Dokumental gehienek bezala, honek ere atzetik produkzio lan handia duela ikus dezakegu. Izan ere, zuzendaria dokumentatu behar izan da, testigantza egokiak aukeratu… Hala ere, Moorek aurkezten dituen dokumentalek berezitasun bat dute, adibidez, animalien dokumentalekin alderatzen baditugu. Guztiz interaktiboak dira: zuzendaria ikertzaile batean bihurtzen da eta berarentzat ezezaguna den mundu batean sartzen da. Honela, Moorek ez du bakarrik mundu hori erakusten, baizik eta berak ere bertan parte hartzen du. Gainera, elkarrizketatzaile eta narratzaile lana ere burutzen du.
Nire ustez, gertaerak/istorioak/arazoak… kontatzeko modu honek erakargarritasun berezi bat sortzen du ikuslearengan.


LIDE FERREIRA BOCOS
Ikus-entzunezko Komunikazioa
31.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario