domingo, 6 de noviembre de 2011

9/11 Mysteries

 

IZENBURUA: 9/11 Mysteries (Misterios del 11S)
ZUZENDARIA: Sofia Smallstorm
NOIZ: AEBko estreinaldia 2006/09/01

TESTUINGURUA:
- 911 Ripple Effect (2007): Dokumental honetan, Estatu Batuetako historian zehar emandako eraso terrorista handienaren backstage-ean sartuko gara, eta era berean, "bertsio ofizialak" diren horien faltsukeriak azaleratzen ditu 2011ko Irailaren 11ren "live bideo" eta argazki originalekin. Bertan egon ziren militar, pilotu eta  ikertzaile askok gertatutakoaren analisi profesionalak  egiten dituzte, planoz plano aztertutako imajinekin lagunduz.

- 911: In Plane Site (911: en el plano del sitio): 2006ko dokumentala da Irailaren 11ko konspirazioen inguruan hitz egiten duena. Argazkiak eta bideo sekuentziak proba gisa erakusten dira jendeak ikusi ezin izan zuenaren inguruan egia jakin dezan.

- Loose Change 9/11: An American Coup (2006): Dokumental honen helburua Irailaren 11ko atentatuen atzean zeuden konspirazioak erakustea da, eta horretarako "bertsio ofizialen" emandako teoria ulertezin eta frogaezinak diru oinarri. Lehenengo bi edizioak proba fisikoak ematean oinarritzen dira, baina "final cut" edizioak ikuspuntu politikoago bat ematen du.

- 911 Press for Truth: Irailaren 11n gertatutakoaz mintzatzen da, baina oraingoan ikuspuntu oso ezberdin batetik. Egun horretan euren senarrak galdu eta egiaren bila dabiltzan 4 alargunen istorioa kontatzen zaigu. Gainera, Paul Thompson ikertzaileak lortutako datu garrantzitsuak ere eskaintzen zaizkigu non AEBko hedabideek aire eraso bat emango zenaren datuak zituztela frogatzen zaigun.

- El perseguido (Kurt Sonnenfeld): FEMAko (AEBako larrialdi zerbitzuetako) kamera teknikari bat, "0 zonaldeko" lekuko izan zen eta ordutik jarraitua eta kartzeleratua izan da egun hartan ikusitakoa konta zezakeelakoan. Bada, liburu honek Kurtek ikusitakoa eta bizitakoa kontatzen digu bertsiorik errealena emanez.

DESKRIBAPENA:
Duela hilabete batzuk 10.urteurrena bete zuen 2001eko Irailaren 11ko atentatu historikoan oinarritzen den dokumentala da hauxe. 10 urte hauetan, denetarik esan zaigu gertakari honen inguruan, eta dena "bertsio ofizialena" oinarriturik; hau da, Gobernuak onartzen zuen bertsioa. Baina, zer ezkutatzen zuten "bertsio ofizial" horiek? Zenbat galdera gelditu ziren erantzun gabe? Nola zitekeen aluminio eta metal gogorrez osatutako 110 pisuko eraikin bi 10 segundu baino gutxiagotan ezerezean gelditzea? Dokumental honek, benetan gerta zitekeenaren ikuspuntu guztiz zientifiko eta praktiko bat ematen digu, Gobernuaren hitza guztiz ezereztatuz. Ikusi zer gertatu zen benetan egun historiko eta hain dramatiko horretan!

ANALISIA:
Esan beharra dut, nire kasuan behintza, dokumental hau aspaldi dudala esku artean. Interesgarria iruditu zitzaidan hasieran 2001eko Irailaren 11an gertatutakoaren beste ikuspuntu guztiz kontrakoa ematen duelako. Terrorismoaren inguruko lan bat egin behar nuela, sarean New Yorkeko atentatuen bideo batzuk begiratzen aurkitu nuen dokumental hau, eta benetan interesgarria eta harrigarria iruditu zitzaidan. Ez nuen inoiz halakorik gerta zitekeenik pentsatuko, eta benetan dokumentala ikustea gomendatzen dut. Oraindik ez dakit egia izango ote den ala ez, baina dauden frogak (batez ere ikusentzunezkoak), beste edozeinen teoriak zapaltzeko modukoak dira. Dokumental hau batez ere, Estatu Batuetako Gobernuak esandakoa ezeztatzean datza; hau da, egun horretan emandako ondorio latzak noren esku zeuden argitzean datza.
Interesgarriena nire ustez, notizia horiek nola ematen dituzten eta batez ere nola erakusten eta frogatzen dituzten da. Hau da, orain arte esan digutena ez dela egia demostratzeako, milaka aldiz ikusi ditugun bideo horiek berraztertzen dituzte, planoz plano, eta lehen "ikusi ez duguna" erakusten digute. Horretarako, zoomak, irudi filtroak, errekonstrukzioak eta adibide praktikoak ezartzen dituzte ikus-entzun orok uler dezan aurretiazko ezagutza minimorik izan gabe. Erabiltzen dituzten errekurtsoak ez dira oso ikusgarriak ala kalitate onekoak, baina esan bezala, irudian agertzen dena argiago ikus dezagun balio dute azken finean.

LINKA (Ingelesez eta gaztelerazko subtituluekaz): 
 
http://video.google.es/videoplay?docid=7794011496994408373


Leire Sasiain Diaz de Corcuera
Ikus-entzunezko Komunikazioa
31. Taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario