sábado, 5 de noviembre de 2011

Diamantes de sangre - Blood diamonds

- Izenburua: Diamantes de sangre (Blood Diamonds)
- Egilea: Historia Kanala
- Urtea: 2006

Sinopsia
2006. urtean Historia kanalak harribitxien (diamanteak batez ere) trafikoari buruz eginiko dokumentala da. Harribitxien merkatuak dirutza izugarria mugitzen du, gobernuek eta korporazio handiek sustatuta. Baina horren fondoan dagoen egoera oso latza da. 90eko hamarkadan diamanteen trafiko ilegalak Angolan eta Sierra Leonan Afrikako guda zibilenetako gatazka krudelenak sortu zituen eta hori dela eta, odolaren diamanteak deitu izan zaie harribitxiei.

Dokumentala 2007ko Emmy sarietara nominatua izan zen, fikziozkoak ez diren programa berezien kategorian.

Testuingurua
- “Diamante de sangre” (Blood Diamond) - Edward Zwick (2006)
Estatu Batuetan eginiko pelikula hau diamanteen inguruko trafiko ilegalari buruzkoa da. 1999an Sierra Leonan gerra zibilean dagoen bitartean, harribitxietan espezializatuta dagoen kontrabandista batek (Leonardo DiCaprio) diamante arrosa bat aurkitu eta lurperatu zuen arrantzale bat (Djimon Hounsou) ezagutzen du. Kazetari amerikar baten (Jennifer Connelly) laguntzarekin, bi gizonak diamantearen bila joango dira.
Oscar sarietarako 5 nominazio jaso zituen.

- “Cry Freetown” - Sorious Samura (2000)
Sorious Samura kazetariak diamanteen trafikoari buruzko dokumentala egin zuen, non Afrikako gobernuen korrupzioa, gerra zibila, ume soldaduak eta harribitxien merkatuak sortzen dituen ondorio ezberdinak aztertzen dituen.
Samurak zenbait sari jaso ditu bere kazetari lanagatik: Rory Peck, Mohamed Amin eta CNNko Urteko Afrikako Kazetaria sariak.

Analisia
Nire ustez, dokumentala oso interesgarria da, batez ere Zwicken pelikula ikusi baduzu. Izan ere, pelikulan kontatzen dena azken finean fikzioa da baina dokumentalean istorio reala azaltzen zaigu, gatazkaren arrazoietan sakonduz eta perspektiba zabalago bat eskainiz.
Errealizazioari dagokionez, gerra garaietako materialak, argazkiak eta istorio pertsonalen testigantzak erabiltzen ditu dokumentalak eta horrek balio berezia ematen die kontatzen dituen gertakizunei.

Dokumentala ikusteko: http://www.megavideo.com/?v=ZMDFVH1P

Lorea Alava Inchaurregui
5. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario