martes, 29 de noviembre de 2011

Inside Job


Inside Job

Charles Fergusonek 2010ean zuzendutako dokumentala dugu. Egungo egoera ekonomikoa salatzen duen dokumentalik entzutetsuenetarikoa dugu hau;2011. urtean “Oscar”a irabazi zuen dokumental onenari. Bertsio originalean narratzailea Matt Damon aktore ospetsua dugu.

Dokumental honen muina 2008an hasitako krisialdi finantzieroa da.Dokumentalaren ildoa Islandian hasitako krisialditik hasten da,ondoren, egoera globalaren inguruan hausnarketa zorrotz eta ugari egiten ditu eta azkenik Barak Obamaren gobernuan egindako akatsetan murgiltzen da.

Pieza honek, egoera hontara ekarri gaituzten mugimendu ekonomiko klandestinoak eta ez hain klandestinoak ere salatzen ditu. Haien onerako goi-mailako aberatsek (brokerrak, multinazionalen buruak…) egitura tradizionalean egindako deserregularizazioak salatzen ditu.

Gogoeta (Jon Koldo Etxebarria)

Ikustea asko merezi duen zinta honek, egun pairatzen ari garen egoera azaltzen digu. Sistema honen azpiegitura ugertua gure begi, belarri eta aho zabalaren aurrean jartzen du. Oso azalgarria eta amaitu bezain laster bankuetxeen atarietan bombak jartzeko gogoak ematen dizkizun haietakoa.

Sistema kapitalista-indibidualista honen erortzearen zergaitia erakusten digu, baina hala ere, ez digu zein urrats jarraitu behar den esaten. Beraz, moralismoaren ateetaraino heltzen den, atea jotzen duen baina etxeraino sartzen ez den haietakoa.

P.D: Oraindik ikusi ez baduzue, ikusi!

Trailerra:
http://www.youtube.com/watch?v=93ewgPVBpK4

“Beste gauza batzuk”:

http://www.peliculasyonkis.com/pelicula/inside-job-2010/

No hay comentarios:

Publicar un comentario