miércoles, 9 de noviembre de 2011

PIRATAS DE SILICON VALLEY


Jatorrizko izenburua: Pirates of Silicon Valley
Zuzendaria: Martyn Burke
Gidoia: Paul Freiberger, Michael Swaine eta Martyn Burke
Estreinaldia: 1999ko ekainaren 20an
Iraupena: 95 minutu
Aktoreak: Noah Wyle, Joey Slotnick, Anthony Michael Hall, John Di Maggio eta Josh Hopkins


TESTUINGURUA
Dokumental baten aurrean baiño dokudrama baten aurrean gaudela esan genezake. David Fincherrek zuzendutako “La Red Social” pelikularen antzeko formatua dauka, non aktore batzuen bitartez pertsonai famatu edo enpresa famatu bati buruzko deskripzioa egiten den. Sasi dokumental hauetan Facebook, Apple edo Microsoft nola sortu ziren kontatzen zaigu, baina benetako egileen hitzak erabili beharrean beste norbaitek idatzitako liburuak hartzen dira oinarri gisa.

Martyn Burkek Paul Freiberger eta Michael Swaineren “Fire in the Valley: The Making of a Personal Computer” liburua erabili zuen dokudrama hau egiteko. Bertan, ordenagailu pertsonalaren hasierak erakusten zaizkigu. Hori azaltzeko 1970eko hamarkadatik aurrera Apple eta Microsoft ordenagailu konpainiek izan zuten lehia sutsua erakusten zaigu, IBM tartean delarik. Istorioa ulertzeko eta baloratzeko, bi talde hauek nola sortu ziren irudikatzen digute. Baina pelikula 1984. urtean hasten da.



Urte horretan Applek Super Bowleko atsedenaldian lehen Macintosharen iragarkia sartu zuen. Ridley Scottek zuzendutako iragarkia izan zen, non 1984 liburuan oinarritu ziren. Bertan IBM agertzen da gizon maltzur bezala, “anai nagusi” bezala, eta iradokitzen digu Apple izango dela gizateria salbatuko duena. Hala ere, pelikulako hurrengo sekuentzia 1997koa da, non Steve Jobs (Noah Wyle) eta Bill Gates (Anthony Michael Hall) agertzen diren esanez batu egin behar direla Apple salbatzeko. Dokudrama horrela hasten da, erakutsiz (hitzekin esan gabe) Applen benetako etsaia Microfot zela eta ez IBM. Anai Handia ez zen IBM izan, Bill Gates baizik (gero pelikulan ikus daitekeen moduan, hasieran Steve Jobsek ez zuen horrela pentsatzen).

Ikuslea kokatuz, dokudrama 1971ko Berkeley unibertsitatean hasten da, Kalifornian. Bertan Steve Jobs eta Steve Wozniak (Joey Slotnick) probetxuzko zerbait egin nahi dute, eta ordenagailu bat eraiki eta saltzen saiatzen dira. Horrela hasten da istorioa, non dokudraman zehar azalduko zaigun nola sortzen diren Apple Computers eta Microsot ordenagailu konpainiak IBM-ren itzalpean. Pelikula 1997an bukatzen da, Steve Jobs eta Bill Gatesen agerpenarekin.

Urte horretan beste pelikula hauek kaleratu ziren:

  • Vampiros, de John Carpenter
  • Manolito Gafotas
  • Todo sobre mi madre
  • El coleccionista de huesos
  • El gigante de hierro
  • La milla verde
  • El guerrero nº 13
  • Austin Powers: La espía que me achuchó
  • El hombre bicentenario
  • American Pie
  • Juana de Arco
  • El club de la lucha
  • Stuart Little
  • Toy Story 2
  • Huracan Carter
  • American Beauty
  • Matrix
  • Notting Hill
  • El proyecto de la Bruja de Blair
  • La Momia
  • Novia a la fuga
  • El sexto sentido

ANALISIA
Steve Wozniak: “Las personalidades e incidentes son correctos en el sentido de que todas ocurrieron, pero a menudo están las personas equivocadas y en las fechas equivocadas y los lugares... las personalidades fueron representadas con precisión.”

Dokumental itxuran filmatuta dagoen pelikula bat da. Trama oso ondo eraikita dago, eta istorioa erreala da. Esan genezake film guztia ezin dela egiatzat jo, baina erakusten zaigun guztia gertatu zen. Eta interesgarria da jakitea nola sortu ziren munduko bi konpainia handienak. Beraien bizitzak pasartez beteta daude, eta horrela ikuslea liluratuta gertatzen da. Askotan astunegiak dira “off” ahotsak, baina egia da istorioaren errealtasunean laguntzen duela. Horretarako hainbat pertsonai ezagun agertzen dira, leku eta espazio konkretuetan. Silicon Valley gertatu zen erreboluzioa argitzen zaigu.

Horretarako hasieratik garbi erakusten zaigu George Orwellen 1984 nobelaren ideiak hartuko dituela. IBM zen garai horretako “anai nagusia”, eta irudiekin erakusten digute ezin duzula inorekin fiatu. Nork kopiatu zion nori? Hori da dokudrama ikusi ostean egin dezakezun galdera.

Nire ustez interesgarria da jakitea gaur egun erabiltzen ditugun ordenagailu, programa eta beste hainbat teknologia nola sortu ziren. Dokudrama oso leiala da zentzu horretan.




Aitzol Bilbao Enbeita
Ikus-entzunezko komunikazioa 31. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario